Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> Información >> Como llegar

Nola iritsi

Informazio txartela

Iruñetik:

Hiru aukera daude.

  • AP-15 autobidetik, Zaragozarantz, Tafallaraino. Han, NA-132 errepidea hartu, NA-6100 errepidearekin gurutzatu arte. Orduan, jo ezkerretara, Martzillarantz, eta hartu, berehala, NA-6120 errepidea, eskuinetara; Berbintzanaraino eramango gaitu.
  • A-12 autobiatik, Lizarrarantz, Gareseraino. Han, hartu NA-601 errepidea, Mendigorriatik, NA-132 errepidearekin bat egin arte. Jo ezkerretara, Tafallarantz, NA-6100 errepidearekin gurutzatu arte. Orduan, joan Martzillarantz, eskuinetara, eta, berehala, berriro eskuinerantz, NA-6120 errepidera. Berbintzanaraino eramango gaitu.
  • N-121 errepidetik, Arrizabalagatik, NA-6020 errepidearekin bat egin arte, Artaxoatik. Artaxoa igarota, Martzillarantz, NA-132 errepidera iritsiko zara. Segitu zuzen NA-6100 errepidetik eta, laster, jo eskuinerantz, NA-6120 errepidetik. Berbintzanaraino eramango gaitu.

Tafallatik:

Hartu NA-132 errepidea, Lizarrarantz, NA-6100 errepidearekin gurutzatu arte. Jo ezkerretara, Martzillarantz, eta, berehala, eskuinerantz NA-6120 errepidetik. Berbintzanaraino eramango gaitu.

Lizarratik:

Hartu NA-132 errepideaTafallarantz, Larragako bidegurutzeraino. Han, eskuinetara, hartu NA-601 errepidea, Larragaraino. Ondoren, hartu, NA-6130 errepidea, ezkerretara. Berbintzanaraino eramango gaitu.

Tuteratik:

AP-15 autobidetik, Iruñerantz, Tafallaraino. Han, hartu NA-132 errepidea, NA-6100 errepidearekin bat egin arte. Jo ezkerretara, Martzillarantz, eta, berehala, jo eskuinerantz, NA-6120 errepidera. Berbintzanaraino eramango gaitu.

Aztarnategia Berbintzanako herrigunean bertan dago, Arga ibaiaren eskuinaldeko ertzean. Plaza bat eta ibai-parke bat daude han, ontziraleku, banku eta piknik-mahai eta guzti. Plaza horretatik bertatik sar daiteke herrixkara. Museo arkeologikotik sartu behar da, aztarnategira sartzeko atea baita. Bertan, hainbat baliabide museografikoren eta indusketa arkeologikoan aurkitutako piezak behatzearen bidez, Las Eretas herrixka interpretatzeko gakoak ezagutuko dituzu. Horrez gain, hura sortu zenean, Burdin Aroan, gertatu ziren aldaketa eta aurrerapen sozial eta ekonomiko handiak ere ulertuko dituzu.

Mapa


Ikusi mapa handiagoa

UTM koordenatuak

596.040-4.709.162.

 
Ayuntamiento de Berbinzana Gobierno de Navarra Reyno de Navarra

Miembro de:

Asociación EXARC Asociación ICOM Ruta del Vino de Navarra