Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> El Museo Arqueológico >> Exposición permanente >> Áreas temáticas y paneles explicativos

Gune tematikoak eta azalpen-panelak

Hamaika gune tematiko daude, aretoko logistikak aholkatzen duen ibilbide linealean korrelazioz zenbakituak. Lehena pantailaren aurrean dauden bankuen ondoan hasten da; ibilbideak, hasieran, eskuinetik ezkerrera egiten du, baina, 6. gune tematikotik aurrera, ezkerretik eskuinera egiten du. Gune tematiko bakoitzak erakusketa-baliabide desberdinak konbinatu ditzake; adibidez, panel handi bat izan dezake, zenbakiduna eta tituluduna (tituluak gaia azalduko du, errotulu handiekin), eta, harekin lotuta, beira-arasak eta idulkiak, maketak, horma-marrazkiak, telebistako irudiak, eta abar.

Panel 11 Deasrrollo Urbano de las Eretas Panel 9 lengua, escritura y moneda Panel 7 Campesinos y Pastores

 

Gune tematiko hauek eskaintzen dira:

1. HISTORIAURREAREN AMAIERA

  • Populatzea eta habitata
  • Bizimoduak eta biziraupena
  • Hildakoekiko gurtza

2. GARAI ETA IDEIA BERRIAK

  • Aldaketak K.a. lehen milurtekoaren hasieran.
  • Herrixkaz eta hiriz osatutako paisaia
  • Mosaiko etnikoa

3. HABITATA, ANTOLAKETA SOZIALA ETA POLITIKA    

  • Habitat gotortuak gizarte gatazkatsu baterako
  • Hiri-antolamendua eta etxebizitzak
  • Gizarte-egitura

4. ERRITUAK HERIOTZAREN AURREAN

  • Errausketa-nekropoliak
  • Tratamendu berezia, haurrak

5. GERLARIAREN HERIOTZA BORROKAN

  • Heroiaren heriotza
  • Etsaiari burua moztea
  • Armamentua suntsitzea

6. SINESMENAK ETA KULTUAK

  • Mundu presentea, mundu transzendentea
  • Etxauriko San Kiriakoko labar-aldarea

7. NEKAZARIAK, ARTZAINAK…

  • Zereal-nekazaritza
  • Artaldeak, ahuntzak, txerriak eta behiak
  • Ehiza, arrantza eta bilketa

8. ... ETA ARTISAUAK

  • Brontzelariak, errementariak eta urregileak
  • Buztingileak
  • Beste artisautza batzuk

9. HIZKUNTZA ETA IDAZKETA. MERKATARITZA ETA TXANPONA

  • Hizkuntza-aniztasuna idatzizko dokumentuetan jasoa
  • Merkataritza, dirua eta txanpona

10. LAS ERETAS. IBAIERTZEKO HERRIXKA BAT

  • Aztarnategiaren ikerketa
  • Defentsarako harresi bat
  • Hiri-plangintza
  • Familia-etxea

11. LAS ERETASEN HIRI-GARAPENA

  • Lehen herrixkaren sorrera. Adarrez eta lokatzez egindako etxeak
  • Bigarren herrixka. Harrizko eta adobezko binakako etxeak
  • Hiri-birmoldaketa. Ogi-lantegia.
  • Herrixka zeltiberiarra. Biztanleriaren hazkundeak harresia eraistera behartu zuen
  • Las Eretas herrixkaren erromanizazioa

12. ARKEOLOGIA

  • Diziplinaren kontzeptua, mugak eta helburuak
  • Diziplina anitzeko lana
  • Ondare arkeologikoa
 
Ondare Zain Gobierno de Navarra Reyno de Navarra

Miembro de:

Asociación EXARC Asociación ICOM Ruta del Vino de Navarra
Museos de Navarra