Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> La Edad del Hierro en Navarra >> Otros museos de Navarra

Nafarroako beste museo batzuk

Burdin Aroa Nafarroako beste museo batzuetan

Nafarroako Museoa (Iruña)

Web: www.navarra.es/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Museos/Museos+y+colecciones+permanentes/Museo+Navarra/Default.htm

Nafarroako Museoa Nafarroako Gobernuaren zerbitzu publiko bat da, zeinaren helburu nagusietako bat Foru Komunitatearen kulturaren historia eta ondarearen berri ematea baita, mota guztietako jendeari eman ere. Horretarako, ondare hori osatzen duten ondasunak zaindu, gehitu eta zabaltzeaz gainera, haiek guztiak katalogatu, zaharberritu eta ikertzeko ardura ere badu. Bildumako piezak modu argian eta antolatuan erakusteak artistak eta haien lanak sustatu eta zabaltzea du xede, bai irakasteko, bai aisiarako.

Castejóngo Museoa (Castejón)

Web: www.museodecastejon.es

Herriko antzinakohornidura-azokan kokatua, Castejongo Museoak herriaren iragana erakusten digu bertako biztanleenak izan ziren objektu eta tresnen bidez; aipatzekoa da populazio handia zegoela bertan batez ere Burdin Aroan eta trenbidearen aroan, XIX. mendearen amaieran. Museo horretan, El Castillo nekropoli zeltiberiarra eta El Montecillo kokaleku erromatarra birsortzen dira; eraikinaren terrazatik ikusten dira biak. Beira-arasetan, hilobietan aurkitutako hileta-objektuak daude ikusgai; besteak beste, armak eta zeramikak. Trenbideak eta 1859an Castejón, haren kokapen estrategiko aproposa dela eta, lotura-geltoki gisa aukeratu izanak hazkunde ekonomiko eta demografiko handia eragin zuten, herriaren bilakaeran eragina izan zuena. Horregatik, tren-garraioari buruzko hainbat makinak eta objektuk osatzen dute erakusketa: argazkiak, botikin bitxi bat, sua itzaltzeko gurdi bat, bai eta mende amaierako bar baten edo garaiko geltokiko buruaren bulego baten berregitea ere.

Tuterako Museoa (Dekano Jauregia)

Web: www.palaciodecanaldetudela.com/palacio/museo.html

Areto bat sortu da Jauregiko Erdi Aroko upeltegian, eta, hango beira-arasetan, Brontze Aroko eta Burdin Aroko eskualdeko aztarnategi arkeologiko esanguratsuenetatik ateratako hainbat objektu daude ikusgai: Bardeak, Cortesko Gurutzearen Gaina, Arguedasko El Castejón, Valtierrako La Torraza, Castejóngo El Castillo eta Tuterako Santa Barbarako zerkoa.

 
Ondare Zain Gobierno de Navarra Reyno de Navarra

Miembro de:

Asociación EXARC Asociación ICOM Ruta del Vino de Navarra
Museos de Navarra