Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> La vivienda de la Edad del Hierro

Etxebizitzak Burdin Aroan

Gelaren paretetan jarriko obrako banku luzetan eserita jaten dute, adinaren eta mailaren arabera eserita. Janaria eskuz esku ematen diote elkarri, eta, edaten hastearekin batera, gizonak dantzan hasten dira txirula eta tronpeten doinuari jarraiki, batzuetan korrotan, beste batzuetan saltoka eta belauniko eroriz.
Estrabon (Geografia, III, 3, 7)

Familia-etxea

Las Eretasen aztertutako etxebizitzek eredu zeltikoa dute, hots, oinplano angeluzuzena dute; tamaina eta aberastasun-maila antzekoak dituzte, eta horrek adieraz dezake ez zegoela ezberdintasun sozialik herrian bizi izan ziren familien artean.

Lur trinkoko zoruez gain, gela hauek izan ohi dituzte: atari bat, non labea egon ohi zen, atearen atzean; gela nagusi bat, sutondo batekin erdian; eta, horren atzean, despentsa, lur zapalduzko bankuekin pareten ondoan (gorriz eta beltzez margotzen ziren bankuak, eta hormak ere bai). Teilatuko bi habe nagusiak —zuhaitz-enborrez, adarrez, lastoz eta lurrez egiten zen teilatua— lurrean iltzatutako zutoin sendotan eusten ziren.

Detalle de vivienda de la Edad del Hierro

 
Ondare Zain Gobierno de Navarra Reyno de Navarra

Miembro de:

Asociación EXARC Asociación ICOM Ruta del Vino de Navarra
Museos de Navarra