Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> Mecenazgo

Mezenasgoa

Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoa Berbintzanako Udalaren mendeko museoa da, eta 2011. urtean inauguratu zen museo gisa. Haren helburu nagusia Nafarroako Burdin Aroari (Kutxa Zelaien kulturaren zati) buruzko informazioa hedatzea da, Berbintzanako Las Eretas herrixka arkeologikoari bisita eginez. Bertan, etxebizitza girotu bat eta mota guztietako jendea hartzeko prestatutako museo irisgarri eta oso didaktikoa daude.

Museo monografikoa Berbintzanako Udalari eta Foru Komunitateko Administrazioko hainbat departamenturen diru-laguntza publikoei esker mantentzen da. Horrez gain, ezin ditugu gure bisitari baliotsuak ahaztu, eta, hemendik aurrera, gure lagunen ekarpen desinteresatuak ere espero ditugu.

Gure proiektuari lagunduz gero, Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoaren lagun berri bihurtuko zara. Zure aldetik jasoko dugun laguntza oso garrantzitsua izango da gune museografikoa zein urtero aurkezten dituen inbertsio- eta hedapen-proiektuak sendotzeko eta, jakina, Nafarroako Burdin Aro ezezagunari buruzko informazioa zabaltzeko.

MECNA Proiektua gara

Nafarroako Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Legeak lankidetza publiko-pribatuko eredu berri bat ezarri du kultura-proiektu edo -jarduerak egiteko. Entitate eta artistek Nafarroako Gobernuak interes sozialeko kultura- eta arte-ekimenei ematen dien MECNA aipamena jaso dezakete. Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoak 2020tik du aipamen hori.

MECNAk herritarrek, enpresaburuek eta gizarteak kultura sustatzeko eta finantzatzeko duten konpromisoa aitortzen du. Eta haiek babesten dituzten enpresek eta partikularrek pizgarri fiskal garrantzitsuak dituzte.

Mezenasentzako MECNAri buruzko informazio interesgarria (PDF)

Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoaren MECNA proiektuaren fitxa

MECNA ziurtagiria

Dohaintza egin

Dohaintza bat egitea eta Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoko lagunen taldean sartzea oso erraza da. Hautatu eman nahi duzun zenbatekoa, sartu zure datuak eta amaitu eragiketa banku-transferentzia bat eginez kontu hauetako batera.

 
Izena: *
Abizenak: *
Lantokia:
Eposta: *
NAN: *
Kopurua: *
Ordainketa:
 
Onartu Datuak Babesteko Politika (informazio gehiago Lege Oharra estekan)



 
 
Logotipos de Patrocinadores

Miembro de:

Logotipos de Asociaciones Logotipos de Asociaciones