Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> Otros Recursos Turísticos

Eskualdeko beste Aztarnategi Arkeologiko batzuk

Artaxoako Trikuharriak

Artaxoatik ia 4 kilometrora, Brontze Aroan herrixka bat kokatu zen gailur txiki baten gainean, "Enerizko ataka" eta "Ferrangorteko La Mina" trikuharriak daude. Nafarroako kultura megalitikoaren adibiderik garrantzitsuenetako bat dira, eta historiaurrera bidaiatzeko aukera ematen digute. Harri handiz eraikitako hilobiak dira biak, eta Artaxoa duela milaka urtetik hona giza kokagune izan dela frogatzen dute. Ondo seinaleztatuta daude, eta Artaxoako hilerriaren atzealdetik abiatzen den bide batetik heldu ahal izango zara. Hala ere, autoz ere irits zaitezke "Enerizko ataka”ra, eta "Ferrangorteko la Mina" trikuharria handik 800 metrora dago. Artaxoako trikuharriak Nafarroako kultura megalitikoaren adibide berezia dira; izan ere, ugariak dira mendialdean –txikiak izan ohi dira han–, baina ez hain ugariak handik kanpo; hartara, Nafarroako hegoalderen daudenak dira. Gailur txiki batean daude, non kokagune bat egon baitzen Neolitoan eta Kalkolitoan. Tamaina handi-handikoak dira, eta Errioxan, Araban eta Mesetako iparraldean aurkitutakoen nahiko antzekoak dira. "Korridore" motako bi trikuharri dira, tamaina handiko harriz (megalitoz) osatuak. 1950eko hamarkadan aurkitu eta induskatu ziren. Banantze-lauza eta ganbera bikoitza dute, eta 20 metroko diametroa eta 2,5 metroko altuera duten tumuluen gainean daude. Zehazki, "Enerizko ataka" megalitoan, bi zati bereiz daitezke: hileta-ganbera, hots, hildakoak lurperatzen zituzten lekua, bertikalean jarritako 9 lauza handirekin egina; eta korridorea, 6 lauza txikiagoz osatuta dagoena. "Ferrangorteko La Mina" trikuharriak egitura berdina du, baina txikiagoa da, eta, atzeko aldean, erdiguneko lauza zulatuta dago, barrura sartu ahal izateko. Bietako batek ere ez zuen estalkirik, eta adarrez eta lurrez estali ohi zituzten. Trikuharri horien inguruan, lepoko-aleak, gezi-puntak, kobrezko puntzoiak, botoiak, zeramika-lanak eta aizkorak aurkitu ziren; Nafarroako Museoan daude ikusgai pieza horiek. Hara iristeko, Artaxoako hilerriaren atzealdeko bidea hartu beharko duzu, herritik iparraldera, baina Tafallako eskualde-errepidetik ere joan zaitezke. Seinale batek adierazten du Artaxoako trikuharriak 3,6 kilometrora daudela, eta bide hori autoz egin daiteke. Informazio-panelak eta zurezko eserlekuak dituen leku batean aparkatu, 40 metro ibili, eta hantxe dago “Enerizko ataka” trikuharria. “Ferrangorteko La Mina”, berriz, 850 metrora dago, ondo seinaleztatutako bide batetik. Sarrera librea da, eta ura eramatea komeni da, inguruan iturririk ez baitago.

Andelosko erromatar hiria

Lotutako esteka: www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/relacionado/3311/?masInf=1

Andelosko erromatar hiriaren hondarrak lurretik berragertu dira. Isiltasuna da nagusi Erromatar Inperioaren oparotasunaren zati bat izan zuen hiri hau. Hango kale eta etxebizitzek, denda, terma eta iturriek, haien sinesmen eta tradizioek hiriaren oroitzapena eta historia ekarri dituzte iragan urrunetik. Hiriak egoera onean dagoen ingeniaritza zibileko lan bikaina utzi digu: ur-hornidurako sistema. Andelosko erromatar hiria Mendigorriako udalerrian dago, Nafarroako Erdialdean. Terraza kuaternario garai batean dago, Arga ibaiaren eskuineko ertzean, Garesetik hegoaldera. Hiriaren aurkikuntzarik nabarmenena ur-hornidurako sistema da. Sistema osoa dago, ur-bilketatik hiriko hornidura-zentroraino, eta aurkitu izana, eta hain kontserbazio-egoera onean gainera, nabarmentzekoa da. Aurkikuntza horretaz gain, indusketek kaleen ibilbidea eta harresiaren zati bat atera dituzte.
Andelosko erromatar hiria dagoen lekuan, giza kokaleku bat egon zen lehenago, K.a. IV-III. mendeetan ere. Litekeena da jada K.a. II. mendetik aurrera baskoien eta mundu erromatarraren arteko lehen harremanak izatea. K.o. I. eta II. mendeak izan ziren hiriaren aldirik gorena. Garai horretan gertatuko zen hiri-garapen handia, beraz, eta sistema hidrauliko konplexu hori orduantxe egingo zen. Erdi Aroaren amaiera arte bizi izan zen jendea hirian. Gaur egun, ordea, elementu bakar batek irauten du: Andiongo Andre Maria ermita.

Arellanoko erromatar villa

Lotutako esteka: www.turismo.navarra.es/esp/propuestas/cultura-naturaleza/recurso.aspx?o=4338

Arellanotik 6,5 km hegoaldera dagoen aztarnategi arkeologiko erromatarra da, Lizarratik kilometro gutxira. Haren izena, "Aurelianum”, udalerriaren toponimoaren oinarria izango zen. Tokia “Musen villa” izenaz ere ezagutzen da, musen mosaiko erromatar eder-ederra aurkitu baitzen han. Artelana Museo Arkeologiko Nazionalean dago, baina kopia zehatz bat ikus daiteke jatorrizko kokalekuan. Bederatzi jainkosa eta haien maisuak ageri direlako hartu zuen izen hori. Aurkitutako hondar arkeologikoek hiribildua K.o. I. eta V. mendeen bitartean eraiki zela adierazten dute. Indusketek ardo-ekoizpenari lotutako K.o. I-III. mendeetako gelak azaleratu ahal izan dituzte. Geroko beste batzuk ere aurkitu dira. Hartara, luxuzko landa-bizilekua izan zen Zibeles eta haren seme eta maitale Attisen gurtzarekin lotua. Aurkikuntza bitxienen artean, zeramikazko ardo-dastatzaile bat dago, museoaren ikonoa dena.

Beste baliabide turistiko batzuk

Nafarroako Turismoa webgunea

http://www.turismo.navarra.es/esp/home/

Artaxoako zerkoa

http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/Patrimonio/3111/El-Cerco-de-Artajona.htm

Artaxoako zerkoa muino batean dago, guztiz egokitua haren profilera. Nafarroako Erdialdeko Erdi Aroko gotorleku garrantzitsuenaz goza dezakezu han.

Gares

http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/relacionado/2523/

Gares, "bidegurutzea", Donejakue bideko bi bide nagusiak batzen dituen Erdi Aroko hiribildua da, eta erromesaldiarekin zerikusi handieneko lekuetako bat da Nafarroan.

Lizarra

http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/Localidad/2116/Estella.htm

Iruñetik Logroñora doan bidearen erdian, Mendialdea eta Erribera lotzen dituen eremu batean, Lizarra dago, Donejakue bidearen arrimuan sortutako hiri monumentala. XV. mendean, "Lizarra, izarra" ("Estella la bella") deitzen zioten, eta gaur egun ere izendapen hori merezi du: hiri erromanikoa da, jauregiak, jauretxeak, elizak, komentuak, zubiak eta eraikin ederrak dituena. Horiei esker, "Iparraldeko Toledo" goitizena jaso du.

Erriberri

http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/Localidades/2466/Olite.htm

Jauregi-gazteluaren silueta eder eta harmoniatsua jaun eta jabe da Erriberrin, hots, Nafarroako erdialdean kokatutako hiri txiki horretan, Iruñetik 42 kilometro hegoaldera. Erdi Aroan, jauregiko horma lodi eta dorre almenadunek errege-erreginak eta printzesak hartu zituzten. 1925ean monumentu nazional izendatu zuten, eta, Nafarroako gotiko zibilaren adibide garrantzitsuena izateaz gain, Europako nabarmenetako bat ere bada.

Martzillako gaztelua

http://www.marcilla.es/es/visitenos/castillo/

Martzillako monumenturik garrantzitsuenetariko bat gaztelua da, zalantzarik gabe, XV. mendean mosen Pierres de Peraltak eraikia, hiribilduaren erdi-erdian. Defentsa-eginkizunaz gain, gotorleku hori Faltzesko markesen jauregi-etxea ere izan zen, hain zuzen ere, Pierres de Peraltaren ondorengoena, hain zuzen. Ana de Velasco andreak, Alonso Carrillo markesaren emazteak, 1516an defendatu zuen, Villalva kapitainaren gidaritzapean, Cisneros kardinalaren aginduei jarraituta, gotorlekua eraitsi nahi zuten Gipuzkoako tropen kontra.

Web estekak

Museoak, bilduma museografiko iraunkorrak eta beste erakusketa-zentroak Nafarroan: Artea, zientzia eta teknologia, etnografia, zentro monografikoak, aztarnategi arkeologikoak eta monumentuak, Nafarroakoak guztiak, honako estekan zehazten dira:

www.navarra.es/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Museos/museos.htm

Ibilbideak Nafarroan barna

NAFARROA BIZIKLETAZ (C005)

https://www.turismo.navarra.es/esp/NR/rdonlyres/0179F5E1-573E-4736-86C9-7E5EC6911B5A/23352/20200108NavarrabiciDEF.pdf

DASTATU NAFARROA (F030)

https://www.turismo.navarra.es/esp/NR/rdonlyres/C2AA5EE2-E67C-446E-80E1-9AF84D4601B9/23354/20200108FolletoGASTRODEF.pdf

URTAROEN ERRESUMA (azoketarako bakarrik)

https://www.turismo.navarra.es/esp/NR/rdonlyres/F14E9C73-EFC2-4734-BBE8-3042B3DD6415/23366/20200121Folleto4EstacionesTurismoNavarraxPAGSsinwe.pdf

 
Ondare Zain Gobierno de Navarra Reyno de Navarra

Miembro de:

Asociación EXARC Asociación ICOM Ruta del Vino de Navarra
Museos de Navarra