Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> Información

Sarrera

K.a. VII. mendean sortutako herrixka hau zure bisitaren zain dago, Burdin Aroko bizimodua erakusteko. Las Eretas aztarnategi arkeologikoa da, Berbintzana herrian kokatua, Arga ibaiaren ertzean. Nafarroako Erdialdean dago, Tafalla, Erriberri, Lizarra, Gares eta Artaxoatik kilometro gutxira. K.a. VI. eta IV. menden bitarteko herrixka gotortu baten hondarrak daude aztarnategian. Horrez gain, garai haietako harresiaren zati bat, dorre handi bat eta etxebizitza bat birsortu dira, ikusi, ibili eta ezagutu ahal izango dituzunak hainbat komunikazio-baliabideren bidez. Museo monografiko moderno batean dituzu indusketa arkeologikoan berreskuratutako objektu eta hondar materialak ikusgai eta aztergai.

Vista área imagen del poblado totalmente cosntruído

Aztarnategia Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zen, eta asteburu eta jaiegunetan zabalik dago, urte osoan zehar. Behe Erdi Arora arte, gotorlekuaren morfologia oso gutxi aldatu zen, eta aztarnategia Ebro Garaian aurkitutako ezaugarri hori duen aurrekari zaharrenetako bat da. Etor zaitez Berbintzanara, eta ikus ezazu nola bizi ziren duela 2500 urteko gizon eta emakumeak Arga ibaiaren ondoan.

Moneda del 25 Aniversario de Las Eretas

"Las Eretas" Museoaren eta Gune arkeologikoaren aurkikuntzaren 25. urteurrena

 
Logotipos de Patrocinadores

Miembro de:

Logotipos de Asociaciones Logotipos de Asociaciones