Gune tematikoak eta azalpen-panelak
Hamaika gune tematiko daude, aretoko logistikak aholkatzen duen ibilbide linealean korrelazioz zenbakituak. Lehena pantailaren aurrean dauden bankuen ondoan hasten da; ibilbideak, hasieran, eskuinetik ezkerrera egiten du, baina, 6. gune tematikotik aurrera, ezkerretik eskuinera egiten du. Gune tematiko bakoitzak erakusketa-baliabide desberdinak konbinatu ditzake; adibidez, panel handi bat izan dezake, zenbakiduna eta tituluduna (tituluak gaia azalduko du, errotulu handiekin), eta, harekin lotuta, beira-arasak eta idulkiak, maketak, horma-marrazkiak, telebistako irudiak, eta abar.
Gune tematiko hauek eskaintzen dira:
1. HISTORIAURREAREN AMAIERA
- Populatzea eta habitata
- Bizimoduak eta biziraupena
- Hildakoekiko gurtza
2. GARAI ETA IDEIA BERRIAK
- Aldaketak K.a. lehen milurtekoaren hasieran.
- Herrixkaz eta hiriz osatutako paisaia
- Mosaiko etnikoa
3. HABITATA, ANTOLAKETA SOZIALA ETA POLITIKA
- Habitat gotortuak gizarte gatazkatsu baterako
- Hiri-antolamendua eta etxebizitzak
- Gizarte-egitura
4. ERRITUAK HERIOTZAREN AURREAN
- Errausketa-nekropoliak
- Tratamendu berezia, haurrak
5. GERLARIAREN HERIOTZA BORROKAN
- Heroiaren heriotza
- Etsaiari burua moztea
- Armamentua suntsitzea
6. SINESMENAK ETA KULTUAK
- Mundu presentea, mundu transzendentea
- Etxauriko San Kiriakoko labar-aldarea
7. NEKAZARIAK, ARTZAINAK…
- Zereal-nekazaritza
- Artaldeak, ahuntzak, txerriak eta behiak
- Ehiza, arrantza eta bilketa
8. ... ETA ARTISAUAK
- Brontzelariak, errementariak eta urregileak
- Buztingileak
- Beste artisautza batzuk
9. HIZKUNTZA ETA IDAZKETA. MERKATARITZA ETA TXANPONA
- Hizkuntza-aniztasuna idatzizko dokumentuetan jasoa
- Merkataritza, dirua eta txanpona
10. LAS ERETAS. IBAIERTZEKO HERRIXKA BAT
- Aztarnategiaren ikerketa
- Defentsarako harresi bat
- Hiri-plangintza
- Familia-etxea
11. LAS ERETASEN HIRI-GARAPENA
- Lehen herrixkaren sorrera. Adarrez eta lokatzez egindako etxeak
- Bigarren herrixka. Harrizko eta adobezko binakako etxeak
- Hiri-birmoldaketa. Ogi-lantegia.
- Herrixka zeltiberiarra. Biztanleriaren hazkundeak harresia eraistera behartu zuen
- Las Eretas herrixkaren erromanizazioa
12. ARKEOLOGIA
- Diziplinaren kontzeptua, mugak eta helburuak
- Diziplina anitzeko lana
- Ondare arkeologikoa