Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> Accesibilidad

Irisgarritasuna, inklusioa, etorkizunerako apostua

IKUSTEKO DESGAITASUNA

Las Eretas Museoak bluetooth bidezko sistema berritzaile bat estreinatu eta aurkezten dizue. Sistema horrek ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat informazio museografiko guztia irisgarri egiten du, haien telefono mugikorren bidez.

Ezarritako sistema berriari esker, pertsona itsuek eta ikusmen gutxi dutenek erakusketako interpretazio-panelen informazioa baliatu ahal izango dute. Informazio hori audio-formatuan eta letra handigarriz dute eskuragarri, haien gailu mugikorren bidez. Panel bakoitzak bisitariaren mugikorrarekin konektatzen den bluetooth igorgailu bat du. Horrela, testuak eta panel eta maketen deskribapenak eskura daitezke. Ikusteko desgaitasuna duen pertsonak Beepcons doako aplikazioa mugikorrean instalatuta izan behar du ez besterik

Sistema berri hori Ideas Fundazioarekin lankidetzan egin da. Fundazio hori oso inspiratzailea izan da gure museoari beste ikuspegi bat emateko.

Gainera, liburuxka braillez dago, irakurketa-sistema hori erabili nahi izatekotan.

ENTZUTEKO DESGAITASUNA

Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoak indukzio magnetikoko begizta batzuk eskaintzen ditu entzumen-arazoak dituzten pertsonentzat. Baliabide hori oso interesgarria da entzumen urria, inplante klokearrak, etab. dituzten pertsonentzat.

Gainera, museoan erakusten dugun dokumentala zeinu-hizkuntzaz aurkezten dizuegu, euskaraz zein gaztelaniaz.

Lan hori Eunate Elkarteak enkargatu eta baliozkotu zuen. Laguntza aktiboa eman zuen elkarteak irisgarritasunaren hobekuntza handi horretan.

Dokumentalaz gain, Las Eretas Museoko panelek QR kode batzuk ere badituzte, informazioa zeinu-hizkuntzan deskargatzeko.

DESGAITASUN KOGNITIBOA

IRAKURKETA ERRAZA 

Irakurketa errazeko sistemari jarraiki egindako kultura-zabalkuntzarako liburuxkak aurkezten dizkizuegu.

Irakurketa erraza adimen-urritasuna duten pertsonentzat egokitutako irakurketa-idazketako sistema da. Europa mailako arauak daude horretarako.

Orain aurkezten dizkizuegun liburuxkak ANFASek landu eta baliozkotu ditu; jendeak, oro har, ezagut ditzan erakusten ditugu.

Gainera, museoko panel guzti-guztiek QR kode bat dute, informazioa irakurketa errazean deskargatzeko. Horri esker, zalantzarik gabe, errazago ulertuko dute pertsona guztiek.

MUGITZEKO DESGAITASUNA

Mugitzeko desgaitasuna duten pertsonentzako esku-hartzeak lehentasunetako bat izan ziren, aztarnategi arkeologikora sartzeko bidea errazte aldera. Hartara, hartxintxarrezko bideen ordez, egurrezko pasarelak jarri ziren, mugitzeko askoz ere erosoagoak.

Gurpil-aulkian, taka-takarekin edo makuluekin mugitzen bazara, arazorik gabe etorri ahal izango zara guregana, beheko solairuan baitago museo osoa eta komun egokituak baititu. Horrez gain, pasarela bat dago aztarnategira sartzeko, arazorik gabe mugi zaitezen. Argazki batzuk erakutsiko dizkizuegu gu bisitatzera animatu zaitezten.

 

 

 

 
Logotipos de Patrocinadores

Miembro de:

Logotipos de Asociaciones Logotipos de Asociaciones