Museo y Yacimiento Arqueológico de las Eretas
 

Ruta: Inicio >> El Poblado Fortificado

Herrixka gotortua

Aurkikuntza

1991. urtera arte, herrigunean ondoko hauek aurkitu izana ziren Berbintzanari buruzko albiste arkeologikoak, besterik gabe: Konstantinoren garaiko miliario bat, erromatar txanpon batzuk eta kultura horretako hondar zeramiko ugari. Hala ere, urte horretan bertan, Berbintzanako Udalak eskatuta eta Nafarroako Gobernuak ordainduta, egiaztapen-zundaketak egin ziren haren jabetzako lurzati batean. Izan ere, leku horretan udalaren kirol-instalazio batzuk eraikitzeak izan lezakeen ondare-eragina agerian utzi nahi zuten. Haietan, Lehen Burdin Aroko herrixka bat agertu zen, indusketa horizontalari ekiteko moduko egitura eta estratigrafia zituena. Indusketa horizontala urtebete geroago egiten hasi zen; esku-hartze sistematikoa egin, eta herrixkaren hedadura, aurkikuntzaren interes zientifikoa eta, oro har, kontserbazio-egoera ona egiaztatu ziren. Ondare-balio handia zuenez, Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak, Nafarroan kultura-ondarearen zaintzaz arduratzen den administrazioak, udal-kiroldegia orube horretan ez eraikitzea erabaki zuen. Horrela, Udal Planean Las Eretas eremu arkeologikoa zonalde urbanizagarritik kanpo uztera behartu zuen Berbintzanako Udala; babes kulturaleko gune gisa birkalifikatu behar izan zuen.

Detalle de la excavación. estatigrafía y arqueologo trabajando

1993 eta 1996 bitartean, indusketa arkeologiko sistematikoak egiteko hainbat kanpaina egin ziren aztarnategian; Lehen Burdin Aroko herrixka gotortu baten hiri-bilbearen zati bat atera zuten haietan, eta egiturazko hondar hauek guztiak nabarmendu ziren: herrixka defendatzeko harresia eta dorreak zein etxe batzuk (multzoka eraikita) kale eta plaza publiko baten inguruan (jendearen joan-etorriak errazten zituzten gotorlekuaren barruan). Herrixka protohistoriko horren (K.a. VI. eta IV. mendeen artekotzat jotzen da) gotortze eta hirigintzari buruzko datu arkitektonikoez gain, herrixkako etxebizitzen barne-egitura eta barruko altzariak ere nabarmentzekoak dira, baita berreskuratutako etxe- eta kultura-tresnen hondar higigarriak ere (Kutxa Zelaien kulturaren berezkoak, zehazki). Horiek guztiak, ezin bestela izan, Nafarroako Gobernuko Arkeologia Biltegian gorde ziren.

Vista del poblado d ela Eretas excavado
 

 
Ondare Zain Gobierno de Navarra Reyno de Navarra

Miembro de:

Asociación EXARC Asociación ICOM Ruta del Vino de Navarra
Museos de Navarra